2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Zer da konpetentzia digitala? Zer da konpetente izatea?

Konpetentzia digitala ezagutza, trebetasun eta gaitasunen konbinazioa da, balore eta jarrerekin batera, testuinguru digitaletan eta tresna digitalekin, helburuetara eraginkortasunez heltzeko, baina ez da bakarrik gaitasuna izatea, alde kritikoa izatea ere bai da.  Konpententzia digitala ezinbestekoa da irakaskuntzan. Gaur egungo teknologia oso aurreratua dago, eta ez dago ikasgelarik proiektore bat ez dagoenik, edota arbel digitalik ez duenik. Hau kontuan hartuta, irakasle guztiak konpetenteak izan beharko lirateke tresna digitalekin, klaseak aurrera eramateko inungo zailtasunik gabe, eta beraien garapen teknologikoa lantzeko. Gaur egungo ikasle ia denek, talde bakoitzeko 3 izan ezik, gutxi -gorabehera, badakite ikasgelan egoten diren aparatu denak erabiltzen, eta askotan gertatzen da irakasleak ikasgelako tresna digitalak erabiltzeko gai ez izatea, eta ikasleak erakutzi behar izatea nola erabiltzen den. Batzutan, honek, adar jotzea dakar ikasleen partetik irakasleena.

Beraz, konpetente izatea hurrengo hau da; teknologiakiko ezagutza duen, teknologiarekin trebetasuna  eta gaitasuna duen eta alde kritikoa duen pertsona bat. 


Gaur egun, nire rola,  ikasle den moduan, konpetente naiz behar ditudan gauzak erabiltzeko. Adibidez, ordenagailuan korreora sartzeko, blogg hau zabaldu eta bertan idazteko, movie makerra erabiltzeko, informazioa bilatzeko eta ez soilik informazioa bilatzeko, baizik ere komunikatzeko eta harremanetan jartzeko, kantak deskargatzeko,  egela orrian sartu eta eskatzen didaten dokumentua zabaltzeko, edota egelara edozein dokumentu igotzeko....Ondorioztatuz, nire egunerokoan erabiltzeko gai naiz. Baina orain momentuan adibidez ez nintzen konpetente izango irakasle rolean egongo banintzake, ez nuke jakingo ondo proiektore bat nola itzaldu, ondo erabiltzen, edota arbel digitala ondo erabiltzen. Baina etorkizun batean, irakasle izango naizela pentsatuz, preparatuko naiz orduko tresna digitalak kontrolatzera eta konpetentea izango naiz teknologia arloan.




















2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea

Nire IKTren ibilbidea

1-Orain arte zein izan da zure ibilbidea eta esperientzia IKTrekin?

Txiki-txikitatik izan dut harremana teknologiarekin. Izan dudan lehenengo kontaktua, lehen hezkuntzako mailan, "Aitor Ikastolan" portatilarekin izan da, nire gurasoak oparitu zidaten eskolako lanen errepasaketak egiteko, bertan hainbat irakasgai errepasatzen nituen; Euskara, gaztelania, matematika. Hasieran, oparitu zidatenean ez nintzen kapaza ezer ere egiteko, ez nuelako ulertzen nola zihoan ordenagailua, beraz, hasiera batean nire gurasoen laguntzaz hasi nintzen errepasaketak egiten eta pixkanaka-pixkanaka ikasi nuen nola funtzionatzen zuen "Aitor Ikastolan" ordenagailuak. LHn tamagotxiak ezagutu nituen baita ere, lagun artean ospea hartu zuen aparatua izan zen, eta egunerokotasunaren parte nuen.

Hurrengo kontaktua, jada, ipurdi luzea, zaharrak diren eta leku asko okupatzen duten ordenagailuarekin izan zen. Bertan poliki-poliki joan nintzen DBHen, sare sozialak ezagutzen, eta ordenagailua egunero erabiltzen nuen aparatu baten bilakatu zen. Ordenagailua erabiltzen nuen heinean, nire osabak Nintendo Ds bat oparitu zidan, eta gero eta dependentzia gehiago nuen teknologiarekiko, ordenagailuan ez nengoenean nintendoarekin nengoen jolasten. Puntu bat iritsi zen, non nire amak orduak ezartzen zizkidan ordenagailuan eta nintendoan ibiltzeko.

Iritsi zen jaunartzea, eta honekin batera opariak. Jaunartzean beste gauza askoren artean, mobila erregalatu zidaten, Nokia bat zen, oso mobil pisutxua, pantaila txikikoa eta c letra lortzeko hiru aldiz sakatu behar den horietakoa. Baina udara heldu zen bezala, ni heldu nintzen. Eta jada nokiarekin ez nintzen konformatzen, orduan, nire gurasoak chocolate bat erosi zidaten. Garai haietan, chocolateak oso fama ona zuen, momentuko mobilik onena zen, eta niri oparitu zidaten. Izan nuen hurrengo mobila, blackberrya izan zen, lagun denak zeukaten blackberrya eta besteen inbiditaz niri ere erosi behar izan zidaten. 13-14 urterekin samsung ace eduki nuen, urte horiekin ere bai mundu guztiak zuen mobila izan zen, baina denbora pasa ahala txiki geratu zitzaidan samsungna eta lg9a erosi nuen, hau puskatu egin zitzaidan urtebete eta gutxirekin eta azkenian samsung s3arekin nago gaur egun.


(aitor ikastolan, ordenagailu zaharra, tamagotxi, nintendo, nintendo ds, mobila (Nokia), chocolate,blackberry,  samsung ace, lg 9, samsung s3)



2-Zer dakizue egiten IKTrekin? Nik IKT-rekin gauza asko dakizkit egiten, baina gauza arruntak. Adibidez; sare sozialetan ibili, korreoak bidali, gauzak bilatu internetetik, pelikulak jeitsi, kantuak jeitsi, pelikulak deskargatu, eguraldia begiratzen, worda erabiltzen, aplikazio desberdinak deskargatu, power pointa erabiltzen, prezi erabiltzen...

Hau pixkanaka pixkanaka joan naiz hartzen, lehen hezkuntzan informatika ematen genuen jada, eta hortik gauzak poliki poliki barneratzen joan naiz. Ikastolan korreoa nola erabil genezaken esplikatzen ziguten, eta lanak bidaltzen zizkiguten korreoa praktikan jartzeko. Korreoko tema edo txantiloia nola aldatu eta nola pertsonifikatu baita ere erakutsi ziguten.

Dbhn informatikarekin jarraitzen genuen, baina hemen jada korreoaren erabilpena barneratuta genuen eta bigarrengo herramienta bezela erabiltzen genuen, baina gure egunerokotasunean sartzen zen. Irakasleak worda erabiltzeko, photocollage erabiltzeko.. lanak bidaltzen zizkigun eta guk gero berari korreoz bidali behar genion.

IKT-ko azterketa batera ere prestatu ziguten. Wordeko azterketa zen, urte bukaerako informatikako saio denetan testak egiten genituen klasean, 30 galdera ziren eta 3 gaizki eginaz suspentsoa zen. Examinatzera kanpoko pertsona bat etorri zitzaigun, asko praktikatu nuelako aprobatu nuen eta diploma daukat etxean.

Gaur egun ez dut erabiltzen lehen bezala ordenagailua, baina esan behar dut aurten gauza berri asko ikasi ditudala, adibidez; blog hau erabiltzen, prezi erabiltzen, GAURren ibiltzen...





3-Nola ikusten duzu zure burua etorkizuneko irakasle bezala teknologien aurrean? konpentente ikusten duzu? Nik neure burua etorkizuneko irakasle bezala teknologien aurrean konpetente ikusten dut. Eduki izan ditut irakasleak, non gelan proiektorarekin lan egin behar genuen eta irakasleak ez zekien nola pizten zen proiektora. Azkenean klase horretan katxondeoa besterik ez zegoen, egunero gauza berdina zelako, irakasleak ez zekiela nola pizten zen proiektora.

Nik hori ekiditeko, nire maila ez bada etorkizun batean klasea emateko erabili behar ditudan materialen jabe, kursilloetara apuntatuko naiz eta behar den maila edukitzen saiatuko naiz. Gainera, klasea hasi baino pixkat bat lehenago joango naiz, ea pizten den ea ondo dagoen ikustera, horrela laguntza eska dezaket eta ikasleekin gero denbora gutxiago galdu.

Badakit orain dagoen teknologia eta etorkizun batean irakasle izango naizenean egongo den teknologia ez dela berdina izango, baina badakit nire kabuz edo laguntzarekin adaptatuko naizela eta konpetente izango naizela.



Bideo honekin adierazi nahi izan dudana da, nire IKT ibilbidea eta nola aurreratu den teknologia urteak pasa ahala.


2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea

Kurtso hasiera..

Kaixo!

Ane Espilla naiz, magisteritza bigarren mailako ikaslea, 19 urte ditut eta Elgoibartarra naiz. Ikt-eko klasean nago eta blog hau sortzeko eskatu digu irakasleak, urtean zehar gure hausnarketa denak hemen idazteko. Beraz, hemendik aurrera, hemen idatziko ditut nire hausnarketa eta iritzi denak.

Besterik gabe, egun ona izan!!