Hona hemen, gure taldeak eginiko artefaktoa
2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea
2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena
SARE SOZIALAK
Gure taldeak praktika onaren jarduera egin ahal izateko "Sare sozialak" gaia aukeratu zuen. Praktika aurrera eraman ahal izateko, Facebook izan zen erabili genuen sarea. Praktikaldian egiteko ariketa bat planteatu genuen, horretarako Facebookeen talde itxi bat sortu genuen eta gelakide guztiak taldean sartzera gonbidatu genituen. Honen bidez lortu nahi genuena, bakoitzak praktikak burutzen ari zen bitartean bere esperientzia edota bizipenenen bat kontatzea zen. Helburua Facebook-i bestelako erabilpen bat ematea zen.
Planteatutako praktika oso ondo atera zela iruditzen zaigu jendeak parte hartu zuen eta interesgarriak diren gai desberdinak atera ziren.
Klaseko azalpena egiteko ondorengo power point-a sortu genuen:
2015(e)ko azaroaren 21(a), larunbata
BIG BAND DATA
Gaur egun, gizarteak edozertarako erabiltzen ditu teknologiako gailuak, gure egunerokotasunaren zati garrantzitsua dira. Oso zaila da teknologia erabiltzen ez duen norbait aurkitzea. Esaterako, momentu honetan ikasgelan ordenagailuak erabiltzen ari gara, baita gehienok telefono mugikorra mahai gainean daukagu. Horrez gain, hurrengo post honetan gure aisialdian (teknologia erabiltzen ez dugun unea) zer egiten dugun jarriko dugu, baina argazkiari erreparatuz, argazki hori ateratzeko ez dugu erabili argazki kamararik? Eta argazki kamara ez da gailu teknologiko bat? hori eztabaida luzea da; hona hemen gure argazkiak:
Mireia: Aisialdi taldea
Nire aisiaren zati garrantzitsu bat talde honek hartzen du. Tolosako Inauteriak gertu dira eta ondorioz, astebururo elkartzen gara taldekideak dantzak ateratzeko eta erakusteko, jantziak prestatzeko, plataforma egiteko... Ikus dezakezuen moduan denbora asko pasatzen dugu elkarrekin eta ondorioz, taldean kuadrilako lagunak ditudan arren, gainontzeko begiraleekin harreman estua sortu da. 
Beraz, juntu gaudenean gailuak alde batera uzten ditugu; gustura gaudelako, konpainia onean... eta denbora ia konturatu gabe pasatzen delako. Hala eta guztiz ere, ez pentsa ez ditugula IKT-ak erabiltzen; gaur egungoko teknologiari ahal eta probetxu gehien ateratzen saiatzen gara eta hainbat ekintzetarako erabiltzen ditugu: (argazkiak ateratzeaz gain) musika / audioak montatzeko, dantzak grabatzeko (gero ez ahazteko), konplementuak eta materialak erosteko...
Aritz: Bidaiatzea eta kirola
Aipatutako bi jarduerak nire aisialdirako denboraren zati garrantzitsu bat hartzen dutelako aukeratu ditut bi argazki hauek.
Nire ustez, bi jarduera hauetan teknologien gutxizko erabilpen zuzena egiten dugu, hau da, beharrezkoak direnean erabiltzen ditugu. Esaterako, korrika egitera ateratzen garenean, batzuetan, aparatu teknologikoren bat (mobila, iPoda, …) eramaten dugu musika entzuteko, edota gure taupaden erritmoa, egindako distantzia, … neurtzeko erabiltzen ditugun tresnak gure onerako lagungarriak dira.
Bestalde, bidai bat egiten dugunean, gailu teknologiko desberdinei etekina atera ditzazkegu, eta egin ditudan bidaietan gehien erabili ditudanak eta hauek bete dituzten funtzioak azalduko ditut. Adibidez, leku bat non dagoen eta bertara iristeko bide desberdinak erakusten dizkigu GPS-ak, eta horrek azkarrago orientatzeko eta denbora ez galtzeko balio du. Era berean, argazki kamerak edo mobilak, oroitzapenak izango diren argazkiak ateratzeko balio dute. Mobilak, gainera, leku hartan gauden bitartean, gure inguruko pertsonekin (familia, lagunak, …) harremanetan jartzeko aukera eskaintzen digu, eta gutun bat bidaltzea baino askoz azkarragoa da.
Ane: Euskal Dantza
Niri nire denbora librean kirolak praktikatzea gustatzen zait; igeriketa, euskal dantza.. deskonektatzeko iturri bezala erabiltzen dut. Egun osoan zehar, jende askorekin harremanetan egoten naiz edota teknologia aparatuez edo gailuez inguratuta ere bai, eta momentu hau da niretzako bakarrik hartzen dudan denbora, deskonektatzeko hartzen dudan denbora.
Gaur egun, denok dugu mugikorra eskuan edukitzearen ohitura, inkonzienteki ateratzen zaigu gehienetan eta ia kasu denetan sare sozialetan ibiltzeko izaten da.
Denok behar dugu deskonexio pixkat bat, hots, guretzako denbora hartu eta ezerren menpe egoteko minutu batzuk. Nik hau, igeritan eta euskal dantzan topatzen dut.
Nerea:
Bidaiatzea asko gustatzen zait, leku desberdinak ikusteko baina batez ere, guztiz deskonektatzeko. Aukera ona dela iruditzen zait baina horretarako mugikorrak ere alde batera utzi behar dira. Batzuetan beharrezkoa izaten dut deskonektatzea eta ondorioz mugikorra edota teknologiak alde batera uzten saiatzen naiz.
Lagunei asko gustatzen zaigu noiz behinka argazkiak ateratzera joatea, sarritan egiten dugun zerbait da eta momentu horietan mugikorra alde batera uzten dugu. Gustatzen zaidan zerbait da zen azken batean, zerbait hartzera joaten bagara beti egoten dira mugikorrak mahai gainean baina modu honetan gordeak edukitzen ditugu eta momentuaz disfrutatzen dugu.
Oihane: Oporrak eta hondartza
Nik argazki hau aukeratu dut, oporrak asko gustatzen zaizkidalako (denei bezala), baina bereziki garai hontan mugikorra albo batera uzten dudalako eta niri gustatzen zaidan gauza asko egiten dudalako. Unibertsitatean nagoenean aldiz, urten eta mugikorra hartzen dut bidaia egiteko eta asko erabiltzen dut, baita ordenagailua ere lanak egiteko eta bitartean facebook ere erabiltzen dut.
Udara itzuliz, urte honetan konturatu naiz, udan mugikorra oso kasu puntualetan erabili dudala eta gehienetan argazkiak ateratzeko izan dela. Gainera, toki paregabeak direnean asko erabiltzen dut, gero etxera bueltatutakoan etxekoei erakusteko. Baita ere, argazkian ikusten den bezala, bizikletaz ibili nintzen Formenterako islatik eta bitartean kirolaz gozatu.
Laburbilduz, aurretik esan bezala, niretzat oporrak gailurik gabe pasatzeko momentuak dira, nahiz eta argazkiak ateratzeko erabili. Eta urte honetan konturatu naiz, nik neuk mugikorra oporretan ez dudala erabiltzen.
2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala
Zelatzailea eta Zelatatua
Klase teorikoan eduki genuen aukera konturatzeko eta hausnartzeko, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun gailuak, edota inguratuta gauden gailuak zelako eragina duten gure pribatutasunean.
Nahi edo ez, denok gara zelatatuak gaur egun bizi garen gizartean, baina batzuk zelatatzaileak ere bai bagara. Ez gara konturatzen, baina denbora osoan gaude kontrolatuak, ea NON gauden, ZERTAN gabiltzan, NOREN laguna naizen, NON bizi naizen (herria, kalea, etb..), ZER garraio publiko erabiltzen dudan, NOLAKO kotxea dudan, DITUDAN arazoak edota ez ditudanak, langilea naizen edota ez naizen, NOLAKO mugikorra dudan, NOLAKO kotxea dudan, NORA joaten naizen oporretan, NUNDIK NORA nabilen une oro, etb..
Gaur egun, denok edo ia denok erabiltzen ditugu aparatu teknologikoak: mobila, ordenagailua, tableta.. etb. Eta askotan sare sozialetan ibiltzeko erabiltzen ditugu. Ez gara konsziente, eta ni barne, zelako erabilera inkonzientea daukagun sare hauen aurrean. Mila eta bat argazki igotzen ditugu sare sozialetara, gertukoak diren pertsonekin edota bakoitzaren leku gertukoetan, eta publikatzen ditugu gure gertukoek bakarrik ikusiko dutelakoan. Oso oker gabiltza pentsakera honekin, zeren eta, igotzen dugun dena, igotzen dugun momentuan jada aplikazioaren eskuetan uzten dugu, eta argazkia jada ez da gurea, berarena baizik. Bizi garen gizartea kontuan hartuz, zelatatzaile negatibo asko daudela kontuan hartuta, gure argazki asko igota eta normalean ibiltzen garen inguruetako argazkiak igota, sustu asko hartzeko instrumentu bezala erabilgarria da.
Eta ez gaude soilik aparatu teknologikoak ditugunok kontrolatuta, ez dituztenek ere kontrol bat dute beraien atzetik. Kaleetan, supermerkatuetan, denda ia denetan, lanean, errepidean, etb... kamarak daude, non, kontrolatzen dute egiten dugun mugimendu bakoitza, eta egia esan, ez gara konsziente honetaz.
Adibide moduan;
NORK?
|
NOLA?
|
ERRESISTENTZIA
|
Egela
|
Nabigazioaren kontrola
|
Pertsona batek besteei pasatzea
irakurgaia
Beti irekia edukitzea
...
|
Gps mugikorra
|
Posizionamenduaren kontrola
|
Kentzea
|
Google
|
Datu pertsonal guztiak
|
Asmatzea
|
Banketxeak/Kreditu txartelak
|
Datuen kontrola
|
Ahalik eta gutxien
|
Facebook
|
Datuak
Konexio kontrola
|
Argazkiak ez etiketatu
|
Whatsapp
|
Konexio kontrola
|
Tik bikoitza kendu
Ordua kendu
Porfileko informazioa kontaktu
batzuei bakarrik erakustea
...
|
Zerbitzuetako kamerak
|
Gure mugimenduak
|
...
|
Webcam (drone)
|
Hackeatzaileak
|
Pegatina bat jarri kamararen
aurrean
|
Konpainia telefonikoak
|
Lokalizazioa
Erabilerak
...
|
“Modo avión”
|
Konzienziatzen bagara, eta ahal den heinean gure pribatutasuna zaindu, hobe izango lirateke denontzako. Honi buruz, interesgarria da bideo hau ikustea:
La web 2.0
IKT-ko saio batean la web 2.0ri buruz hitz egiten egon ginen, artikulu bat irakurri genuen zatika eta gero aman komunean jarri genuen irakurritakoa. Hurrengo hau komentatu genuen:
Hasieran, "www" internetera sartzeko baliatzen zuen eta 2.0 zen behin sartuta jendearekin interakziorako edo komunikatzeko bezela erabiltzen zen metodoa. 2.0k aukera ematen digu gauzak egiteko, ez bakarrik era kolaboratibo batean, baizik eta, editoreak soilik ere aukera dauka.
Konparaketa bat egin ezkero, enciclopedia hispanica googlekin, nolabait ere, hasieran, web 1.0kin erabiltzaileei produktuak eskeintzen zitzaizkigun, urteekin produktu hori zerbitzu bilakatzen da, aukera gehiago eskainiz. Adibidez, google izango litzateke zerbitzua eta bestea produktua. Produktutik zerbitzuko salto edo desberdintasuna ekonomikoa da.
Software libreari buruz ere komentatzen ibili ginen, eta aipatu genuen, ez dela pagatu behar, ez editatzeko ez beste edozer egiteko. "Copyright" aplikatzen da, hau da, "lo publico y lo privado", hots, zure iritzia edota informazioa publikatzeko eskubidea duzula, baina beste pertsona batek zuri publikazioa editatzeko aukera duela inungo gasturik gabe.
Baita ere aipatu zen, konparaketa bat egin zela wikipedia eta entziklopediaren artean, eta atera zen konklusioa izan zen, entziklopedian akats gehiago zeudela wikipedian baino.
- Laburbilduz, ezaugarri garrantzitsuenak 2.0renak:
-ez da unidirekzionala.
-zerbitzuak eskeintzen ditu.
-erabiltzailea da protagonista.
-Kolaborazioan lan egiteko aukera eskeintzen du.
-RSS zerbitzuak; gai bati buruz egunkari guztietan informazio guregana etortzea.
-Sortzailea bihurtzen gara.
-Dinamikoa da.
- Nola funtzionatzen du web 2.0k?
- Slatles-
-SA- Bilaketa
-Estekak
-Etiketak
-Luzapenak (informazioarekin sortzen diren datuak.. plasyplist, blogean oihane eta nerea ditudan bezela)
-Abisua
Gaur egun edozein ezintasun edukita edota gorra edo itxua izan, protokolo dena eduki behar dute.
WEB2.0-WEB 3.0 SALTOA
Oso modernoa da, 3.0 aplikazio edozein lekutan erabili daiteke baina 2.0k ekartzen zuen facebooka eta beste aplikazio asko mobilean erabiltzeko aukera, web 3.0ak ekarriko duena da, erropan, zein gure etxeko tresnetan erabiltzeko gai izatearen aukera.
Bilaketak egiterakoan, 2.0k sarrera pilla bat topatzen ditu baina ez ditu baliozkoak bilatzen, hitzak bakarrik aurkitzen ditu eta 3.0ak gainditu nahi ditu, eta bilatzerakoan esanahiaren zentzua hartuko du, guk benetan nahi diguna bilatuko du. "La web semantica" - Esanahiarekin erlazionatzen delako.
Bukatzeko, egiten zaizkion kritikak:
-Esperto hitza alde baten geratzen da, edonork dezake.
-Informazioa ea fidatzekoa den edo ez adierazten digu.
-Hezitzaileek erakutsi behar dute, lehengo ideia aldatu beharrean, ideia berriak sortzea.
-Enpresa askok saltoa eman dutela 2.0, moda bat bihurtu delako, baina arrisku bat dagoela, dela modak jarraitzea baina galtzen dena da norabidea eta azkenean ez dakigu zertan ari garan.
-Inplikatzea, zerbaiten falta baldin badaukagu, ea benetan zer behar dugun, nola erabiltzen diren.. ez direla izan moda, erabiltzea benetan behar dutelako.
-Inplikatzea, zerbaiten falta baldin badaukagu, ea benetan zer behar dugun, nola erabiltzen diren.. ez direla izan moda, erabiltzea benetan behar dutelako.
2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea
Adunako Herri Eskola
Hirugarren klase teorikora, Aduna eskola publikoko IKT arduraduna den eta ingeleseko irakaslea den Iñaki Pagolakin izan ginen. Hasieran, azalduko zuenaren eskema erakutsi zigun, jorratuko zituen gaiak edo atalak azalduz. Eskola txikia zela esaten hasi zen, 68 ikaslekoa, gelak elkartuta daudela adierazi zuen; Lh 6-5-4 elkartuta zeudela eta guztira 11 ikasle direla. 3-2. mailak baita ere elkartuta daudela eta guztira 15 ikasle direla, eta azkenik 1.maila eta HH elkartuta daudela eta guztira 12 ikasle direla.
Adunako Herri eskolan, ez dira erabiltzen testu liburuak, proiektuekin egiten baita hemen lan. Heldutasun eredua aipatu zuen, bertan hainbat maila bereizi zituen, hasteko, hasierako maila, bigarrengoz maila ertaina eta bukatzeko maila aurreratua.
Berak esan zuen, eskolan beti ordenagailuekin egiten zela lan eta dohainik diren softwareak erabiltzen dituztela. Lan egiteko era dena da ordenagailu bidezkoa, irakasleak ere ordutegia driven daukate, eta ikasleak klasera joan direla lista pasatzeko ere bai ordenagailuz egiten dute, Iñakik erakutsi zigun koaderno digitala eta bertan bakoitzak idazten dute zer egiten den.
Erabiltzen dituzten aplikazioak zerrendatu zigun, eta hurrengo hau da zerrenda;
-Calendar
-Akta, tabletetik pasatzen dute
-Dropbox (Argazkien pribatutasuna mantentzeko)
-Blogga
-Moodle
Adunako Herri Eskolak, Alkiza eta Berrobi eskolekin egiten du bat.
Gero, Iñakik berak bere ikasleekin egindako bideoak erakutsi zizkigun. Gai bat jartzen dute, eta gai hori landuz bideo bat egiten dute. Horrela, interpretatzeko gaitasuna lantzen dute eta gai berri bat beraien kabuz lantzeko eta ikasteko aukera daukate.
Iñakik hitz hauek esan zituen hitzaldia bukatu aurretik: "Gure ustez, kalean edo gizartean dauden berrikuntzak eskolan egon behar dute". Eta hau esan ostean galderak etorri ziren.
Hiru galdera bakarrik planteatu ziren:
1- Matematikarako ere ez dituzue erabiltzen liburuak? - Iñaki: Ez, ez ditugu erabiltzen matematikarako libururik. Maketak egiten dituzte eta horrela neurketak egiterakoan matematikak erabiltzen dituzte. Praktikotasuna sustatzen da.
2- 3-4. mailak batera daude, eta ikasturtea pasatakoan, 3.mailakoak berriro ere urte berdina egin behar dute? - I: Ez, ez du inork errepikatzen eta gaiak hiru hilabetekoak dira.
3- Bloggak erabiltzen dituzte? - I: Iruzkinak egiteko erabiltzen dituzte bloggak.

2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena
Amara Berri
Lehenengo klase teorikoan "La promesa digital" dokumentala ikusteko aukera izan bagenuen, bigarren klase teorikoan Amara Berri eskolako irakasle bat etorri zen hitzaldia bat ematera, Amara Berriren metodologia eta funtzionatzeko era azaltzera.
Amara Berriko helburuekin hasiz, argi utzi zuen bi direla helburu nagusiak; Alde batetik, eskolan ematen diren gai eta materia danari zentzua edo logika ematea, eta beste aldetik, ikaslea IKT mundura, hau da, teknologia mundura pausu bat aurrera egitea.
Amara Berriren ezaugarri nagusiak ere hurrengo hauek dira; Zikloka egiten dute lan, eta ikasgelan lan egiterako orduan binaka jartzen dira. Bigarren ziklokoak irratian ibiltzeko aukera dute eta hirugarren ziklokoak aldiz, prentsa, telebista eta web-aren inguruan ibiltzen dira.
Hasierako momentutik esan zuen ikaslea zela Amara Berri ikastetxeko protagonista. Eta esaldi bat egon zen errepikatzen behin eta berriro; "Lehenengo egunean ikasi, bigarrenean irakatsi". Egia esan, niri ere oso metodo interesgarria eta lagungarria iruditzen zait, bai ezagutzaren alorrean eta baita ere sozializatzeko orduan.
Amara Berriko metodologia ikusi eta gero ondoriozta dezaket, ikasketa prozesu hau oso baliagarria eta erabilgarria dela hainbat alderdi lantzeko. Hasteko, IKT mundura murgiltzeko aurrera pausu bat da eta sozializatzeko eta ikasleen artean harremana sustatzeko baita ere metodologia aproposa da. Beraz, esan dezaket Amara Berri ikastetxeko metodologia aproposa dela.
La promesa digital
Eduki genuen lehen klase teorikoa, areto nagusian izan zen. "La promesa digital" dokumentala ikusteko aukera izan genuen. Nahiz eta ez izan ordu ona bazkaldu eta gero, ordubeteko (gutxi gora-behera) dokumentala ikusteko, erne egon nintzen eta hurrengo honekin geratu nintzen;
Kronologikoki hasita, 90.hamarkadan ez zegoen gaur egun normalak diren, interneta edo mugikorrik. 90. hamarkada teknokultura deitu zitzaion, teknologiaren lehen aztarnak agertu baitziren.
Lan handia egin zen baita ere arte munduan eta teknologiak arteari laguntza eman dio, adibidez komikiak egiterako orduan, zine munduan baita ere, teknologia erabili zen efektu desberdin asko egiteko, adibidez 3Dko pelikulak ikusteko. Musikan ere bai, laguntza handia eman du, lehengoarekin konparatuz, kalidadea bai ahotsarena eta baita irudiarena aldatu da. Ahotsa garbiagoa eta klaruago entzuten da, eta kantuen bideoklipak geroz eta originalagoak eta irudimenezkoak dira.
Teknologia aurrera joan ahala, zientzia ere garatzen joan da. Zirujia aurrera joan da, eta gorputzeko atalak kentzeko edo gehiago jartzeko aukera ematera iritsi da. Teknologian garapen handia eman da, robotak agertu direnean. Gizakien itxura dute, eta gizakiak kapazak diren gauzak egiteko gai dira. Garapen bat izan da, baina ez da garapen negatibo bat? Batzuentzako bai, beste batzuentzako ez. Eta kasu batzuetan baina baina beste kasu batzuetan ez.
Hezkuntzan, teknologiak garapen eta garrantzi handia izan du, eta gaur egun ere oso garatuta dago.Ez dago ikasgelarik ordenagailuren bat gabe, edo arbel digital bat gabe edota proiektore bat gabe. Badaude ikastetxe batzuk, beraien ikasleekin bakarrik ordenagailuak erabiltzen dituztela, eta orriak geroz eta gutxiago.
Beraz, hau guztia ikusita, esan dezakegu teknologiak eremu guztietan izan duela garapen handia. Batzuetan ez hain onugarria baina beste batzuetan oso lagungarria. Eta teknologia ez dela geldituko garatzeari, hemendik 30 urtetara ia ez dugu jakingo zer den foleo bat.
2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna
Zer da konpetentzia digitala? Zer da konpetente izatea?
Konpetentzia digitala ezagutza, trebetasun eta gaitasunen konbinazioa da, balore eta jarrerekin batera, testuinguru digitaletan eta tresna digitalekin, helburuetara eraginkortasunez heltzeko, baina ez da bakarrik gaitasuna izatea, alde kritikoa izatea ere bai da. Konpententzia digitala ezinbestekoa da irakaskuntzan. Gaur egungo teknologia oso aurreratua dago, eta ez dago ikasgelarik proiektore bat ez dagoenik, edota arbel digitalik ez duenik. Hau kontuan hartuta, irakasle guztiak konpetenteak izan beharko lirateke tresna digitalekin, klaseak aurrera eramateko inungo zailtasunik gabe, eta beraien garapen teknologikoa lantzeko. Gaur egungo ikasle ia denek, talde bakoitzeko 3 izan ezik, gutxi -gorabehera, badakite ikasgelan egoten diren aparatu denak erabiltzen, eta askotan gertatzen da irakasleak ikasgelako tresna digitalak erabiltzeko gai ez izatea, eta ikasleak erakutzi behar izatea nola erabiltzen den. Batzutan, honek, adar jotzea dakar ikasleen partetik irakasleena.
Beraz, konpetente izatea hurrengo hau da; teknologiakiko ezagutza duen, teknologiarekin trebetasuna eta gaitasuna duen eta alde kritikoa duen pertsona bat.
Gaur egun, nire rola, ikasle den moduan, konpetente naiz behar ditudan gauzak erabiltzeko. Adibidez, ordenagailuan korreora sartzeko, blogg hau zabaldu eta bertan idazteko, movie makerra erabiltzeko, informazioa bilatzeko eta ez soilik informazioa bilatzeko, baizik ere komunikatzeko eta harremanetan jartzeko, kantak deskargatzeko, egela orrian sartu eta eskatzen didaten dokumentua zabaltzeko, edota egelara edozein dokumentu igotzeko....Ondorioztatuz, nire egunerokoan erabiltzeko gai naiz. Baina orain momentuan adibidez ez nintzen konpetente izango irakasle rolean egongo banintzake, ez nuke jakingo ondo proiektore bat nola itzaldu, ondo erabiltzen, edota arbel digitala ondo erabiltzen. Baina etorkizun batean, irakasle izango naizela pentsatuz, preparatuko naiz orduko tresna digitalak kontrolatzera eta konpetentea izango naiz teknologia arloan.
2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea
Nire IKTren ibilbidea
1-Orain arte zein izan da zure ibilbidea eta esperientzia IKTrekin?
Txiki-txikitatik izan dut harremana teknologiarekin. Izan dudan lehenengo kontaktua, lehen hezkuntzako mailan, "Aitor Ikastolan" portatilarekin izan da, nire gurasoak oparitu zidaten eskolako lanen errepasaketak egiteko, bertan hainbat irakasgai errepasatzen nituen; Euskara, gaztelania, matematika. Hasieran, oparitu zidatenean ez nintzen kapaza ezer ere egiteko, ez nuelako ulertzen nola zihoan ordenagailua, beraz, hasiera batean nire gurasoen laguntzaz hasi nintzen errepasaketak egiten eta pixkanaka-pixkanaka ikasi nuen nola funtzionatzen zuen "Aitor Ikastolan" ordenagailuak. LHn tamagotxiak ezagutu nituen baita ere, lagun artean ospea hartu zuen aparatua izan zen, eta egunerokotasunaren parte nuen.
Hurrengo kontaktua, jada, ipurdi luzea, zaharrak diren eta leku asko okupatzen duten ordenagailuarekin izan zen. Bertan poliki-poliki joan nintzen DBHen, sare sozialak ezagutzen, eta ordenagailua egunero erabiltzen nuen aparatu baten bilakatu zen. Ordenagailua erabiltzen nuen heinean, nire osabak Nintendo Ds bat oparitu zidan, eta gero eta dependentzia gehiago nuen teknologiarekiko, ordenagailuan ez nengoenean nintendoarekin nengoen jolasten. Puntu bat iritsi zen, non nire amak orduak ezartzen zizkidan ordenagailuan eta nintendoan ibiltzeko.
Iritsi zen jaunartzea, eta honekin batera opariak. Jaunartzean beste gauza askoren artean, mobila erregalatu zidaten, Nokia bat zen, oso mobil pisutxua, pantaila txikikoa eta c letra lortzeko hiru aldiz sakatu behar den horietakoa. Baina udara heldu zen bezala, ni heldu nintzen. Eta jada nokiarekin ez nintzen konformatzen, orduan, nire gurasoak chocolate bat erosi zidaten. Garai haietan, chocolateak oso fama ona zuen, momentuko mobilik onena zen, eta niri oparitu zidaten. Izan nuen hurrengo mobila, blackberrya izan zen, lagun denak zeukaten blackberrya eta besteen inbiditaz niri ere erosi behar izan zidaten. 13-14 urterekin samsung ace eduki nuen, urte horiekin ere bai mundu guztiak zuen mobila izan zen, baina denbora pasa ahala txiki geratu zitzaidan samsungna eta lg9a erosi nuen, hau puskatu egin zitzaidan urtebete eta gutxirekin eta azkenian samsung s3arekin nago gaur egun.
(aitor ikastolan, ordenagailu zaharra, tamagotxi, nintendo, nintendo ds, mobila (Nokia), chocolate,blackberry, samsung ace, lg 9, samsung s3)
2-Zer dakizue egiten IKTrekin? Nik IKT-rekin gauza asko dakizkit egiten, baina gauza arruntak. Adibidez; sare sozialetan ibili, korreoak bidali, gauzak bilatu internetetik, pelikulak jeitsi, kantuak jeitsi, pelikulak deskargatu, eguraldia begiratzen, worda erabiltzen, aplikazio desberdinak deskargatu, power pointa erabiltzen, prezi erabiltzen...
Hau pixkanaka pixkanaka joan naiz hartzen, lehen hezkuntzan informatika ematen genuen jada, eta hortik gauzak poliki poliki barneratzen joan naiz. Ikastolan korreoa nola erabil genezaken esplikatzen ziguten, eta lanak bidaltzen zizkiguten korreoa praktikan jartzeko. Korreoko tema edo txantiloia nola aldatu eta nola pertsonifikatu baita ere erakutsi ziguten.
Dbhn informatikarekin jarraitzen genuen, baina hemen jada korreoaren erabilpena barneratuta genuen eta bigarrengo herramienta bezela erabiltzen genuen, baina gure egunerokotasunean sartzen zen. Irakasleak worda erabiltzeko, photocollage erabiltzeko.. lanak bidaltzen zizkigun eta guk gero berari korreoz bidali behar genion.
IKT-ko azterketa batera ere prestatu ziguten. Wordeko azterketa zen, urte bukaerako informatikako saio denetan testak egiten genituen klasean, 30 galdera ziren eta 3 gaizki eginaz suspentsoa zen. Examinatzera kanpoko pertsona bat etorri zitzaigun, asko praktikatu nuelako aprobatu nuen eta diploma daukat etxean.
Gaur egun ez dut erabiltzen lehen bezala ordenagailua, baina esan behar dut aurten gauza berri asko ikasi ditudala, adibidez; blog hau erabiltzen, prezi erabiltzen, GAURren ibiltzen...
3-Nola ikusten duzu zure burua etorkizuneko irakasle bezala teknologien aurrean? konpentente ikusten duzu? Nik neure burua etorkizuneko irakasle bezala teknologien aurrean konpetente ikusten dut. Eduki izan ditut irakasleak, non gelan proiektorarekin lan egin behar genuen eta irakasleak ez zekien nola pizten zen proiektora. Azkenean klase horretan katxondeoa besterik ez zegoen, egunero gauza berdina zelako, irakasleak ez zekiela nola pizten zen proiektora.
Nik hori ekiditeko, nire maila ez bada etorkizun batean klasea emateko erabili behar ditudan materialen jabe, kursilloetara apuntatuko naiz eta behar den maila edukitzen saiatuko naiz. Gainera, klasea hasi baino pixkat bat lehenago joango naiz, ea pizten den ea ondo dagoen ikustera, horrela laguntza eska dezaket eta ikasleekin gero denbora gutxiago galdu.
Badakit orain dagoen teknologia eta etorkizun batean irakasle izango naizenean egongo den teknologia ez dela berdina izango, baina badakit nire kabuz edo laguntzarekin adaptatuko naizela eta konpetente izango naizela.
Bideo honekin adierazi nahi izan dudana da, nire IKT ibilbidea eta nola aurreratu den teknologia urteak pasa ahala.

2015(e)ko irailaren 8(a), asteartea
Kurtso hasiera..
Kaixo!
Ane Espilla naiz, magisteritza bigarren mailako ikaslea, 19 urte ditut eta Elgoibartarra naiz. Ikt-eko klasean nago eta blog hau sortzeko eskatu digu irakasleak, urtean zehar gure hausnarketa denak hemen idazteko. Beraz, hemendik aurrera, hemen idatziko ditut nire hausnarketa eta iritzi denak.
Besterik gabe, egun ona izan!!

Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)