2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

Zelatzailea eta Zelatatua

Klase teorikoan eduki genuen aukera konturatzeko eta hausnartzeko, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun gailuak, edota inguratuta gauden gailuak zelako eragina duten gure pribatutasunean.

Nahi edo ez, denok gara zelatatuak gaur egun bizi garen gizartean, baina batzuk zelatatzaileak ere bai bagara. Ez gara konturatzen, baina denbora osoan gaude kontrolatuak, ea NON gauden, ZERTAN gabiltzan, NOREN laguna naizen, NON bizi naizen (herria, kalea, etb..), ZER garraio publiko erabiltzen dudan, NOLAKO kotxea dudan, DITUDAN arazoak edota ez ditudanak, langilea naizen edota ez naizen, NOLAKO mugikorra dudan, NOLAKO kotxea dudan, NORA joaten naizen oporretan, NUNDIK NORA nabilen une oro, etb..

Gaur egun, denok edo ia denok erabiltzen ditugu aparatu teknologikoak: mobila, ordenagailua, tableta.. etb. Eta askotan sare sozialetan ibiltzeko erabiltzen ditugu. Ez gara konsziente, eta ni barne, zelako erabilera inkonzientea daukagun sare hauen aurrean. Mila eta bat argazki igotzen ditugu sare sozialetara, gertukoak diren pertsonekin edota bakoitzaren leku gertukoetan, eta publikatzen ditugu gure gertukoek bakarrik ikusiko dutelakoan. Oso oker gabiltza pentsakera honekin, zeren eta, igotzen dugun dena, igotzen dugun momentuan jada aplikazioaren eskuetan uzten dugu, eta argazkia jada ez da gurea, berarena baizik. Bizi garen gizartea kontuan hartuz, zelatatzaile negatibo asko daudela kontuan hartuta, gure argazki asko igota eta normalean ibiltzen garen inguruetako argazkiak igota, sustu asko hartzeko instrumentu bezala erabilgarria da.

Eta ez gaude soilik aparatu teknologikoak ditugunok kontrolatuta, ez dituztenek ere kontrol bat dute beraien atzetik. Kaleetan, supermerkatuetan, denda ia denetan, lanean, errepidean, etb... kamarak daude, non, kontrolatzen dute egiten dugun mugimendu bakoitza, eta egia esan, ez gara konsziente honetaz.



Adibide moduan;


NORK?
NOLA?
ERRESISTENTZIA
Egela
Nabigazioaren kontrola
Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaia
Beti irekia edukitzea
...
Gps mugikorra
Posizionamenduaren kontrola
Kentzea
Google
Datu pertsonal guztiak
Asmatzea
Banketxeak/Kreditu txartelak
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien
Facebook
Datuak
Konexio kontrola
Argazkiak ez etiketatu
Whatsapp
Konexio kontrola
Tik bikoitza kendu
Ordua kendu
Porfileko informazioa kontaktu batzuei bakarrik erakustea
...
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak
...
Webcam (drone)
Hackeatzaileak
Pegatina bat jarri kamararen aurrean
Konpainia telefonikoak
Lokalizazioa
Erabilerak
...
“Modo avión”




























Konzienziatzen bagara, eta ahal den heinean gure pribatutasuna zaindu, hobe izango lirateke denontzako. Honi buruz, interesgarria da bideo hau ikustea:





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina