2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Amara Berri

Lehenengo klase teorikoan "La promesa digital" dokumentala ikusteko aukera izan bagenuen, bigarren klase teorikoan Amara Berri eskolako irakasle bat etorri zen hitzaldia bat ematera, Amara Berriren metodologia eta funtzionatzeko era azaltzera.

Amara Berriko helburuekin hasiz, argi utzi zuen bi direla helburu nagusiak; Alde batetik, eskolan ematen diren gai eta materia danari zentzua edo logika ematea, eta beste aldetik, ikaslea IKT mundura, hau da, teknologia mundura pausu bat aurrera egitea. 

Amara Berriren ezaugarri nagusiak ere hurrengo hauek dira; Zikloka egiten dute  lan, eta ikasgelan lan egiterako orduan binaka jartzen dira. Bigarren ziklokoak irratian ibiltzeko aukera dute eta hirugarren ziklokoak aldiz, prentsa, telebista eta web-aren inguruan ibiltzen dira. 

Hasierako momentutik esan zuen ikaslea zela Amara Berri ikastetxeko protagonista. Eta esaldi bat egon zen errepikatzen behin eta berriro; "Lehenengo egunean ikasi, bigarrenean irakatsi". Egia esan, niri ere oso metodo interesgarria eta lagungarria iruditzen zait, bai ezagutzaren alorrean eta baita ere sozializatzeko orduan.

Amara Berriko metodologia ikusi eta gero ondoriozta dezaket, ikasketa prozesu hau oso baliagarria eta erabilgarria dela hainbat alderdi lantzeko. Hasteko, IKT mundura murgiltzeko aurrera pausu bat da eta sozializatzeko eta ikasleen artean harremana sustatzeko baita ere metodologia aproposa da. Beraz, esan dezaket Amara Berri ikastetxeko metodologia aproposa dela.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina