Hirugarren klase teorikora, Aduna eskola publikoko IKT arduraduna den eta ingeleseko irakaslea den Iñaki Pagolakin izan ginen. Hasieran, azalduko zuenaren eskema erakutsi zigun, jorratuko zituen gaiak edo atalak azalduz. Eskola txikia zela esaten hasi zen, 68 ikaslekoa, gelak elkartuta daudela adierazi zuen; Lh 6-5-4 elkartuta zeudela eta guztira 11 ikasle direla. 3-2. mailak baita ere elkartuta daudela eta guztira 15 ikasle direla, eta azkenik 1.maila eta HH elkartuta daudela eta guztira 12 ikasle direla.
Adunako Herri eskolan, ez dira erabiltzen testu liburuak, proiektuekin egiten baita hemen lan. Heldutasun eredua aipatu zuen, bertan hainbat maila bereizi zituen, hasteko, hasierako maila, bigarrengoz maila ertaina eta bukatzeko maila aurreratua.
Berak esan zuen, eskolan beti ordenagailuekin egiten zela lan eta dohainik diren softwareak erabiltzen dituztela. Lan egiteko era dena da ordenagailu bidezkoa, irakasleak ere ordutegia driven daukate, eta ikasleak klasera joan direla lista pasatzeko ere bai ordenagailuz egiten dute, Iñakik erakutsi zigun koaderno digitala eta bertan bakoitzak idazten dute zer egiten den.
Erabiltzen dituzten aplikazioak zerrendatu zigun, eta hurrengo hau da zerrenda;
-Calendar
-Akta, tabletetik pasatzen dute
-Dropbox (Argazkien pribatutasuna mantentzeko)
-Blogga
-Moodle
Adunako Herri Eskolak, Alkiza eta Berrobi eskolekin egiten du bat.
Gero, Iñakik berak bere ikasleekin egindako bideoak erakutsi zizkigun. Gai bat jartzen dute, eta gai hori landuz bideo bat egiten dute. Horrela, interpretatzeko gaitasuna lantzen dute eta gai berri bat beraien kabuz lantzeko eta ikasteko aukera daukate.
Iñakik hitz hauek esan zituen hitzaldia bukatu aurretik: "Gure ustez, kalean edo gizartean dauden berrikuntzak eskolan egon behar dute". Eta hau esan ostean galderak etorri ziren.
Hiru galdera bakarrik planteatu ziren:
1- Matematikarako ere ez dituzue erabiltzen liburuak? - Iñaki: Ez, ez ditugu erabiltzen matematikarako libururik. Maketak egiten dituzte eta horrela neurketak egiterakoan matematikak erabiltzen dituzte. Praktikotasuna sustatzen da.
2- 3-4. mailak batera daude, eta ikasturtea pasatakoan, 3.mailakoak berriro ere urte berdina egin behar dute? - I: Ez, ez du inork errepikatzen eta gaiak hiru hilabetekoak dira.
3- Bloggak erabiltzen dituzte? - I: Iruzkinak egiteko erabiltzen dituzte bloggak.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina