2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

Zelatzailea eta Zelatatua

Klase teorikoan eduki genuen aukera konturatzeko eta hausnartzeko, gure egunerokotasunean erabiltzen ditugun gailuak, edota inguratuta gauden gailuak zelako eragina duten gure pribatutasunean.

Nahi edo ez, denok gara zelatatuak gaur egun bizi garen gizartean, baina batzuk zelatatzaileak ere bai bagara. Ez gara konturatzen, baina denbora osoan gaude kontrolatuak, ea NON gauden, ZERTAN gabiltzan, NOREN laguna naizen, NON bizi naizen (herria, kalea, etb..), ZER garraio publiko erabiltzen dudan, NOLAKO kotxea dudan, DITUDAN arazoak edota ez ditudanak, langilea naizen edota ez naizen, NOLAKO mugikorra dudan, NOLAKO kotxea dudan, NORA joaten naizen oporretan, NUNDIK NORA nabilen une oro, etb..

Gaur egun, denok edo ia denok erabiltzen ditugu aparatu teknologikoak: mobila, ordenagailua, tableta.. etb. Eta askotan sare sozialetan ibiltzeko erabiltzen ditugu. Ez gara konsziente, eta ni barne, zelako erabilera inkonzientea daukagun sare hauen aurrean. Mila eta bat argazki igotzen ditugu sare sozialetara, gertukoak diren pertsonekin edota bakoitzaren leku gertukoetan, eta publikatzen ditugu gure gertukoek bakarrik ikusiko dutelakoan. Oso oker gabiltza pentsakera honekin, zeren eta, igotzen dugun dena, igotzen dugun momentuan jada aplikazioaren eskuetan uzten dugu, eta argazkia jada ez da gurea, berarena baizik. Bizi garen gizartea kontuan hartuz, zelatatzaile negatibo asko daudela kontuan hartuta, gure argazki asko igota eta normalean ibiltzen garen inguruetako argazkiak igota, sustu asko hartzeko instrumentu bezala erabilgarria da.

Eta ez gaude soilik aparatu teknologikoak ditugunok kontrolatuta, ez dituztenek ere kontrol bat dute beraien atzetik. Kaleetan, supermerkatuetan, denda ia denetan, lanean, errepidean, etb... kamarak daude, non, kontrolatzen dute egiten dugun mugimendu bakoitza, eta egia esan, ez gara konsziente honetaz.



Adibide moduan;


NORK?
NOLA?
ERRESISTENTZIA
Egela
Nabigazioaren kontrola
Pertsona batek besteei pasatzea irakurgaia
Beti irekia edukitzea
...
Gps mugikorra
Posizionamenduaren kontrola
Kentzea
Google
Datu pertsonal guztiak
Asmatzea
Banketxeak/Kreditu txartelak
Datuen kontrola
Ahalik eta gutxien
Facebook
Datuak
Konexio kontrola
Argazkiak ez etiketatu
Whatsapp
Konexio kontrola
Tik bikoitza kendu
Ordua kendu
Porfileko informazioa kontaktu batzuei bakarrik erakustea
...
Zerbitzuetako kamerak
Gure mugimenduak
...
Webcam (drone)
Hackeatzaileak
Pegatina bat jarri kamararen aurrean
Konpainia telefonikoak
Lokalizazioa
Erabilerak
...
“Modo avión”




























Konzienziatzen bagara, eta ahal den heinean gure pribatutasuna zaindu, hobe izango lirateke denontzako. Honi buruz, interesgarria da bideo hau ikustea:





La web 2.0



IKT-ko saio batean la web 2.0ri buruz hitz egiten egon ginen, artikulu bat irakurri genuen zatika eta gero aman komunean jarri genuen irakurritakoa. Hurrengo hau komentatu genuen:


Hasieran, "www" internetera sartzeko baliatzen zuen eta 2.0 zen behin sartuta jendearekin interakziorako edo komunikatzeko bezela erabiltzen zen metodoa. 2.0k aukera ematen digu gauzak egiteko, ez bakarrik era kolaboratibo batean, baizik eta, editoreak soilik ere aukera dauka.

Konparaketa bat egin ezkero, enciclopedia hispanica googlekin, nolabait ere, hasieran, web 1.0kin erabiltzaileei produktuak eskeintzen zitzaizkigun, urteekin produktu hori zerbitzu bilakatzen da, aukera gehiago eskainiz. Adibidez, google izango litzateke zerbitzua eta bestea produktua. Produktutik zerbitzuko salto edo desberdintasuna ekonomikoa da.


Software libreari buruz ere komentatzen ibili ginen, eta aipatu genuen, ez dela pagatu behar, ez editatzeko ez beste edozer egiteko.  "Copyright" aplikatzen da, hau da, "lo publico y lo privado", hots, zure iritzia edota informazioa publikatzeko eskubidea duzula, baina beste pertsona batek zuri publikazioa editatzeko aukera duela inungo gasturik gabe.

Baita ere aipatu zen, konparaketa bat egin zela wikipedia eta entziklopediaren artean, eta atera zen konklusioa izan zen, entziklopedian akats gehiago zeudela wikipedian baino.



  • Laburbilduz, ezaugarri garrantzitsuenak 2.0renak:

-ez da unidirekzionala.
-zerbitzuak eskeintzen ditu.
-erabiltzailea da protagonista.
-Kolaborazioan lan egiteko aukera eskeintzen du.
-RSS zerbitzuak; gai bati  buruz egunkari guztietan informazio guregana etortzea.
-Sortzailea bihurtzen gara.
-Dinamikoa da.



  • Nola funtzionatzen du web 2.0k?
  • Slatles- 
-SA- Bilaketa
-Estekak
-Etiketak
-Luzapenak (informazioarekin sortzen diren datuak.. plasyplist, blogean oihane eta nerea ditudan bezela)
-Abisua


Gaur egun edozein ezintasun edukita edota gorra edo itxua izan, protokolo dena eduki behar dute.


WEB2.0-WEB 3.0 SALTOA

Oso modernoa da, 3.0 aplikazio edozein lekutan erabili daiteke baina 2.0k ekartzen zuen facebooka eta beste aplikazio asko mobilean erabiltzeko aukera,  web 3.0ak ekarriko duena da,  erropan, zein gure etxeko tresnetan erabiltzeko gai izatearen aukera.
Bilaketak egiterakoan, 2.0k sarrera pilla  bat topatzen ditu baina ez ditu  baliozkoak bilatzen, hitzak bakarrik aurkitzen ditu eta 3.0ak gainditu nahi ditu, eta bilatzerakoan esanahiaren zentzua hartuko du, guk benetan nahi diguna bilatuko du. "La web semantica" - Esanahiarekin erlazionatzen delako. 

Google plus, da web 3.0 adibide bat.


Bukatzeko, egiten zaizkion kritikak:

-Esperto hitza alde baten geratzen da, edonork dezake.
-Informazioa ea fidatzekoa den edo ez adierazten digu.
-Hezitzaileek erakutsi behar dute, lehengo ideia aldatu beharrean, ideia berriak sortzea.
-Enpresa askok saltoa eman dutela 2.0, moda bat bihurtu delako, baina arrisku bat dagoela, dela modak jarraitzea baina galtzen dena da norabidea eta azkenean ez dakigu zertan ari garan.
-Inplikatzea, zerbaiten falta baldin badaukagu, ea benetan zer behar dugun, nola erabiltzen diren.. ez direla izan moda, erabiltzea benetan behar dutelako. 





2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

Adunako Herri Eskola

Hirugarren klase teorikora, Aduna eskola publikoko IKT arduraduna den eta ingeleseko irakaslea den Iñaki Pagolakin izan ginen. Hasieran, azalduko  zuenaren eskema erakutsi zigun, jorratuko zituen gaiak edo atalak azalduz. Eskola txikia zela esaten hasi zen, 68 ikaslekoa, gelak elkartuta daudela adierazi zuen; Lh 6-5-4 elkartuta zeudela eta guztira 11 ikasle direla. 3-2. mailak baita ere elkartuta daudela eta guztira 15 ikasle direla, eta azkenik 1.maila eta HH elkartuta daudela eta guztira 12 ikasle direla. 

Adunako Herri eskolan, ez dira erabiltzen testu liburuak, proiektuekin egiten baita hemen lan. Heldutasun eredua aipatu zuen, bertan hainbat maila bereizi zituen, hasteko, hasierako maila, bigarrengoz maila ertaina eta bukatzeko maila aurreratua. 

Berak esan zuen, eskolan beti ordenagailuekin egiten zela lan eta dohainik diren softwareak erabiltzen dituztela. Lan egiteko era dena da ordenagailu bidezkoa, irakasleak ere ordutegia driven daukate, eta ikasleak klasera joan direla lista pasatzeko ere bai ordenagailuz egiten dute, Iñakik erakutsi zigun koaderno digitala eta bertan bakoitzak idazten dute zer egiten den. 

Erabiltzen dituzten aplikazioak zerrendatu zigun, eta hurrengo hau da zerrenda; 
-Calendar
-Akta, tabletetik pasatzen dute
-Dropbox (Argazkien pribatutasuna mantentzeko)
-Blogga
-Moodle

Adunako Herri Eskolak, Alkiza eta Berrobi eskolekin egiten du bat.

Gero, Iñakik berak bere ikasleekin egindako bideoak erakutsi zizkigun. Gai bat jartzen dute, eta gai hori landuz bideo bat egiten dute. Horrela, interpretatzeko gaitasuna lantzen dute eta gai berri bat beraien kabuz lantzeko eta ikasteko aukera daukate.

Iñakik hitz hauek esan zituen hitzaldia bukatu aurretik: "Gure ustez, kalean edo gizartean dauden berrikuntzak eskolan egon behar dute". Eta hau esan ostean galderak etorri ziren.

Hiru galdera bakarrik planteatu ziren:

1- Matematikarako ere ez dituzue erabiltzen liburuak? - Iñaki: Ez, ez ditugu erabiltzen matematikarako libururik. Maketak egiten dituzte eta horrela neurketak egiterakoan matematikak erabiltzen dituzte. Praktikotasuna sustatzen da.

2- 3-4. mailak batera daude, eta ikasturtea pasatakoan, 3.mailakoak berriro ere urte berdina egin behar dute? - I: Ez, ez du inork errepikatzen eta gaiak hiru hilabetekoak dira.

3- Bloggak erabiltzen dituzte? - I: Iruzkinak egiteko erabiltzen dituzte bloggak.











2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Amara Berri

Lehenengo klase teorikoan "La promesa digital" dokumentala ikusteko aukera izan bagenuen, bigarren klase teorikoan Amara Berri eskolako irakasle bat etorri zen hitzaldia bat ematera, Amara Berriren metodologia eta funtzionatzeko era azaltzera.

Amara Berriko helburuekin hasiz, argi utzi zuen bi direla helburu nagusiak; Alde batetik, eskolan ematen diren gai eta materia danari zentzua edo logika ematea, eta beste aldetik, ikaslea IKT mundura, hau da, teknologia mundura pausu bat aurrera egitea. 

Amara Berriren ezaugarri nagusiak ere hurrengo hauek dira; Zikloka egiten dute  lan, eta ikasgelan lan egiterako orduan binaka jartzen dira. Bigarren ziklokoak irratian ibiltzeko aukera dute eta hirugarren ziklokoak aldiz, prentsa, telebista eta web-aren inguruan ibiltzen dira. 

Hasierako momentutik esan zuen ikaslea zela Amara Berri ikastetxeko protagonista. Eta esaldi bat egon zen errepikatzen behin eta berriro; "Lehenengo egunean ikasi, bigarrenean irakatsi". Egia esan, niri ere oso metodo interesgarria eta lagungarria iruditzen zait, bai ezagutzaren alorrean eta baita ere sozializatzeko orduan.

Amara Berriko metodologia ikusi eta gero ondoriozta dezaket, ikasketa prozesu hau oso baliagarria eta erabilgarria dela hainbat alderdi lantzeko. Hasteko, IKT mundura murgiltzeko aurrera pausu bat da eta sozializatzeko eta ikasleen artean harremana sustatzeko baita ere metodologia aproposa da. Beraz, esan dezaket Amara Berri ikastetxeko metodologia aproposa dela.




La promesa digital

Eduki genuen lehen klase teorikoa, areto nagusian izan zen. "La promesa digital" dokumentala ikusteko aukera izan genuen. Nahiz eta ez izan ordu ona bazkaldu eta gero, ordubeteko (gutxi gora-behera) dokumentala ikusteko, erne egon nintzen eta hurrengo honekin geratu nintzen;

Kronologikoki hasita, 90.hamarkadan ez zegoen gaur egun normalak diren, interneta edo mugikorrik. 90. hamarkada teknokultura deitu zitzaion, teknologiaren lehen aztarnak agertu baitziren. 

Lan handia egin zen baita ere arte munduan eta teknologiak arteari laguntza eman dio, adibidez komikiak egiterako orduan, zine munduan baita ere, teknologia erabili zen efektu desberdin asko egiteko, adibidez 3Dko pelikulak ikusteko. Musikan ere bai, laguntza handia eman du, lehengoarekin konparatuz, kalidadea bai ahotsarena eta baita irudiarena aldatu da. Ahotsa garbiagoa eta klaruago entzuten da, eta kantuen bideoklipak geroz eta originalagoak eta irudimenezkoak dira.

Teknologia aurrera joan ahala,  zientzia ere garatzen joan da. Zirujia aurrera joan da, eta gorputzeko atalak kentzeko edo gehiago jartzeko aukera ematera iritsi da. Teknologian garapen handia eman da, robotak agertu direnean. Gizakien itxura dute, eta gizakiak kapazak diren gauzak egiteko gai dira. Garapen bat izan da, baina ez da garapen negatibo bat? Batzuentzako bai, beste batzuentzako ez. Eta kasu batzuetan baina baina beste kasu batzuetan ez.

Hezkuntzan, teknologiak garapen eta garrantzi handia izan du, eta gaur egun ere oso garatuta dago.Ez dago ikasgelarik ordenagailuren bat gabe, edo arbel digital bat gabe edota proiektore bat gabe. Badaude ikastetxe batzuk, beraien ikasleekin bakarrik ordenagailuak erabiltzen dituztela, eta orriak geroz eta gutxiago. 

Beraz, hau guztia ikusita, esan dezakegu teknologiak eremu guztietan izan duela garapen handia. Batzuetan ez hain onugarria baina beste batzuetan oso lagungarria. Eta teknologia ez dela geldituko garatzeari, hemendik 30 urtetara ia ez dugu jakingo zer den foleo  bat.